Irungo Udal Taldea

eaj-pnv irun

Josu Iguiñiz Etxebeste

Kaixo, Josu Iguiñiz Etxebeste naiz, Gizarte Ongizatea eta Euskara arloetako ordezkari berria Irungo Udalean. Irundarra naiz, ezkonduta nago eta alaba eta seme baten aita naiz. Izugarri maite dut San Martzial eguneko alardea. Nire bizitzan familia eta ongi egindako lana ditut ardatz nagusiak. Nire lan bizitza ostalaritzarekin lotuta egon da, batez ere ekipo handien kudeaketarekin lotuta.

Politika nire DNAn dago, beti egon naiz aldez edo moldez inplikatuta, eta nire ustez tresnarik egokiena da gizarte hobe baterantz aurrera egiteko.

Josu Iguiñiz

Udal politikan jarduteko urrats hau egiteko, nire burua arlo jakin batzuetan prestatzeko erabakia hartu nuen, eta hainbat ikastaro egin ditut, hala nola Globernance Gobernantza Demokratikorako Institutuak emandako Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboa, Masterra Kirolaren Kudeaketaren arloan eta IVAPek lurralde antolamenduaren, ingurumenaren eta hirigintza planteamenduaren arloko araudiari buruz emandakoak.. Politika nire DNAn dago, beti egon naiz aldez edo moldez inplikatuta, eta nire ustez tresnarik egokiena da gizarte hobe baterantz aurrera egiteko. Oso harro nago Irungo gaur egungo eta etorkizunerako proiekturik onena duen eta Irungo herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburua lortzeko konpromisoa duen talde bateko kide izaten jarraitzeaz.