IRUNGO EAJ-PNV
Irun, proiektu komuna
Talde sendoa dugu, konprometitua eta Irun hiri hobea egiteko gogotsu dabilena, ilusio osoa jartzen duena gure hiriaren orainaldian eta etorkizunean. Alternatiba erreal, sendo eta fidagarri bat eskaini nahi dugu gutxiengoan dagoen Udal Gobernu ahularen aurrean, beste proiektu politiko batean oinarritutako alternatiba bat. Eta hori guztia zurekin egin nahi dugu, zuri entzunez eta zurekin partekatuz proiektuak, ideiak eta premiak. Izan ere, hiri honetan bizi garen guztiok egiten dugu Irun.
Jakin badakigu gure hirian askotariko errealitateak daudela, eta hain zuzen ere horrexegatik bilduko ditugu gure taldearen indar guztiak Irun deritzon proiektu komun honetan mundu guztiak bere lekua izan dezan eta gustura sentitu dadin.
Gure taldea Irunen
Konprometituak eta Irun hiri hobea egiteko gogoz

IRUNGO EAJ-PNV udal taldea

IRUNGO EAJ-PNV Uri Buru Batzarra
Lehendakaria
Jasone Ugarte
Lehendakariordea
Iulen Arana
Idazkaria
Elena Etxegoyen
Diruzaina
Izaskun Izaguirre
EGIko ordezkaria
Ibane Yarritu
Udal taldearekiko harremanetarako arduraduna
Josean Eizagirre
Elkarteko arduraduna
Ana Chaves
Nabarteneako arduraduna
Xabier Olaizola









