Bigarren urtez jarraian, zuregana jotzen dut San Pedro eta San Martzial jai zoriontsuak desiratzeko. Emozioa nagusi da aste hauetan, hiria gorriz, beltzez eta zuriz apaintzen baita eta egun hauetan biziko ditugun ehunka ekintzetan eguneko edozein ordutan entzungo ditugu melodien doinuak; belaunaldi guztiak bat egingo dugu gure jai maiteez gozatzeko. Sanmartzial hauen eta gure hiriko egunerokoaren parte zara. Beraz, hemendik zoriontzen zaituztet gure Irun maiteari kolorea ematen jarraitzeagatik.
Irungo EAJ-PNVko bozeramaile gisa eta Udal Taldetik egunero jarraitzen dugu lanean benetan kezkatzen zaituztena eta behar duzuena arretaz entzuten. Irunek sekulako etorkizuna du eta erronka zirraragarria aurretik. Irun ahalik eta onena eraikitzea guztion lanaren bidez egiten da, eta horregatik zoriondu nahi zaitugu egiten duzuen lanagatik. Nire taldea eta biok zuen esanetara gaude eta egongo gara behar denerako.
Poztasuna, errespetua eta giro ona nagusi izango diren egun hauetaz gozatu guztiok emozioz bizi ahal izateko urteko egunik bizienetaz.
GORA IRUN! GORA SAN MARTZIAL!




