“Aberria bizi!”. Hori da Euzko Alderdi Jeltzaleak apirilaren 5ean, Aberri Egunean, izan zuen leloa. 1932tik ospatzen ari den egun honen 95. edizioan, Irungo EAJ-PNVk 2026ko Aberri Eguna hirian ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen.

Apirilaren 5eko eguna meza batekin hasi zen, 10:30ean, Irungo Junkaleko Andre Mariaren Parrokian. Zeremoniaren ondoren, segizioa Irungo EAJ-PNV kale Nagusiko Batzokirantz abiatu zen balkoian ikurrina altxatzeko. Aurten Cristina Sagarzazuk altxatu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalearen baloreak beti defendatu dituen alderdikidea.

Gainera, apirilaren 4an Bidasoako Aberri Eguna ospatu zen Urruñan Irun, Hondarribia, Lesaka, EAJ-PNB eta EGIko ordezkariekin. Albiste osoa, hemen.

Aberria Bizi!

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV