Apirileko Ohiko Osoko Bilkuran, Irungo Udalak aho batez onartu du Oinaurreko eremuko partzelak Eusko Jaurlaritzari lagatzea osasun-zentroa eraikitzeko. Aste honetan Alardearen eremuko udal-lokalei dagokienez Tokiko Gobernu Batzordean egindako lagapenarekin bat dator lagapen hori. Irungo EAJ-PNVko bozeramaile Gorka Álvarezek Osoko Bilkuran adierazi duenez, “bide luzea izan da, baina gauzak azkenean bideratzen dira borondatea dagoenean eta elkar lan zintzoa gauzatzen denean. Gauza asko egiteko daude, bai, baina urratsak ematen hari dira eta ildo honetan jarraitzea eskatuko dugu beti Udal Talde honetatik elkarlana sustatuz eta konponbide bideragarriak bilatuz”.

Gainera, Osoko Bilkuran behin betiko onartu da Hegoaldeko Errondaren eta Lotunearen Plan Orokorraren 3. aldaketa puntuala. Horri esker, hiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin erakundeen arteko lankidetzaren bidez, iparraldeko saihesbidearen trafikoa arinduko du, baita hiriaren erdialdea bide-azpiegitura berriekin. “Datozen urteetan egingo diren hobekuntza horien ondorioz, hiria inguratu ahal izango da erdigunetik zeharkatu beharrik gabe, eta iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera egituratzen lagunduko du, hiriko hainbat puntu lotu eta barne-mugikortasunari laguntzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak kontu handiz hartu ditu hiriko bide-behar hori eta beste batzuk; izan ere, duela gutxi 50 milioi eurotik gorako inbertsioa iragarri zuen, hitzetatik ekintzetara pasatuz”, adierazi du Álvarezek.

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV