Eguna Junkaleko Andre Mariaren Parrokian egingo den mezarekin hasiko da eta eguerdian Cristina Sagarzazuk kale Nagusiko Batzokiko Ikurrina altxatuko du
“Aberria bizi” lelopean, Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren igandean, apirilaren 5ean, Aberri Eguna ospatuko du. Aurtengoa 95. edizioa izango da; hain zuzen, 1932tik ospatzen ari den eguna da. Irungo EAJ-PNVk 2026ko Aberri Eguna hirian ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Apirilaren 5eko eguna meza batekin hasiko da, 10:30ean, Irungo Junkaleko Andre Mariaren Parrokian. Zeremoniaren ondoren, segizioa Irungo EAJ-PNV kale Nagusiko Batzokirantz abiatuko da balkoian ikurrina altxatzeko. Aurten Cristina Sagarzazu alderdikideak altxatuko du, Montxo Doralen alarguna.
Irungo EAJ-PNVk datorren apirilaren 5eko ekitaldietan parte hartzeko animatzen du, baita larunbatean, apirilak 4, 11:00etan Urruñan ospatuko den Bidasoako Aberri Egunera.
Etxe bakoitzeko balkoiak Ikurrinarekin apaintzeko deia egin du ere. Aberria bizi!



