Irungo Udalak 2026ko aurrekontua onartu du, lehen aldiz 100 milioi eurotik gorakoa dena, inoiz izandako konturik handiena aurrera eramanda. Irungo EAJ-PNVk aurrekontu horren % 50 baino gehiago kudeatuko du, pertsonak ardatzean jarriz, herritarren ongizatean sakonduz.
Irungo EAJ-PNVko bozeramaile Gorka Álvarezek adierazi duenez, aurrekontu hau Euzko Alderdi Jeltzaleak 2025. urtearen hasieran emandako “gobernagarritasun akordiotik eta egonkortasun politikotik” sortu da. “Duela urtebete egoera ezberdin batean geunden, Irunek gobernu ahul eta bakarti bat zeukalako, eta gaur, hiriaren egunerokotasunari erantzunak ematen dizkion aurrekontu bat onartuko dugu, etorkizuneko Irun ere kontuan izaten duena”.
Ezagutu hemen Irungo EAJ-PNVk hirian gobernatzen dituen arloen aurrekontuaren xehetasunak.

Enlaces de interés


