Gure kaleak eta etxeak gorriz, beltzez eta zuriz jantzi dira. Beste urte batez, egutegiko orririk gogokoenera iritsi gara: ekaina.

Hiriko txokoren batean txibiltxoak entzuten asteak daramatzagun arren, urduritasuna loratzen hasi da urteko egunik berezienak aurrean ditugulako. Gaurtik aurrera, ekainaren 23ko pregoia lehertuz eta sua piztuz, eta uztailaren 1eko azken trakara arte, hiriak salto egin, ospatu eta abestu egingo du, egun hauetan gurekin izango diren martxa ugarien doinuan.

Zalantzarik gabe, Irun eta ekaina binomio aparta dira, eta jarduera, sentimendu pertsonal eta kolektibo ugari elkartzen dira. Egun maitagarri hauek bakoitzak bere erara biziko ditu, baina irundar izatearen sentipen nabarmenarekin, gure etxe amankomun eta gure harrotasun kolektiboarekin.

Otsailaz geroztik lanean ari gara, nekaezin, koalizioko udal-gobernuan ditugun ardura berrietatik abiatuta, herritarren kezkei eta beharrei erantzuna emateko. Gure taldeak beti eskua luzatu izan du orduko gobernu-taldeari adostasun zabala lortzeko eta hiriko proiektu estrategikoei erantzuna emango zien gobernu sendoa eraikitzeko.

Irungo EAJ-PNVren helburua herritarrentzako hiri hobe bat eraikitzea da eta orain, puntu berri honetatik, irundarrak beti egongo dira aurre egin beharreko erronken lehen lerroan. Irun etorkizuna duen hiria da, proiektu handiak ditu aurretik eta XXI. mendeko Irun definitzen hasi behar du. Erronka liluragarri eta kolektiboa du Irungo gizarteak, egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bizitzeko eta lan egiteko hiri hobea transmititzeko.

2025eko San Pedro eta San Martzial jaiez goza dezaten opa diegu irundarrei, eta egun hauek errespetuz eta alaitasunez bizi ditzagun. Utz ditzagun arazoak eta kezkak alde batera eta goazen egun berezi hauetaz gozatzera.

GORA IRUN!
GORA SAN MARTZIAL!

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV