Udal taldea


eaj-pnv irun
Lourdes Larraza Quilez
Kaixo, Lourdes Larraza naiz, irundarra, 60 urte ditut eta 3 semeren ama naiz. EHUn lizentziatutako pedagogoa naiz, eta, gaur egun, adimen desgaitasuna eta laguntza premia orokorrak dituzten pertsonentzako zentro baten arduraduna naiz. Halaber, zinegotzia naiz eta 2015etik 2018ra Giza Baliabide, Udaltzaingo, Segurtasun eta Bizikidetzako ordezkaria izan naiz.
Politikarekin eta hartzen diren erabakiekin gure hiriko alderdi asko hobetu daitezke, horien artean irundarron bizi kalitatea.
Lourdes Larraza
Niretzat familia da garrantzitsuena. Izugarri gustatzen zait bidaiatzea eta beste hiri, herrialde eta kultura batzuk ezagutzea, liburu on bat irakurtzea eta 80. urteetako musika. Nire lana maite dut, baina aitortu behar dut nire beste grina politika dela. Sinetsita nago politikarekin eta hartzen diren erabakiekin gure hiriko alderdi asko hobetu daitezkeela, horien artean irundarron bizi kalitatea. Uste dut asko dagoela egiteko, eta ni prest nago Irunen alde eta Irunentzat lan egiteko.

