Irungo Udal Taldea

eaj-pnv irun

Iñigo Bergés Ruiz

Iñigo Bergés Ruiz naiz, Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako ordezkari berria Irungo Udalean. 1968an Irunen jaioa, ezkonduta nago eta alaba bat eta bi seme ditugu. Enpresa zientziak ikasi nituen EHUn, Donostian. Oso gaztetandik izan ditut askatasun eta berdintasun printzipioetan oinarritutako kezka politiko abertzaleak, eta horrexegatik naiz EAJ-PNVko militantea 1986tik, lehen urratsak EGIn egin nituela.

Oso gaztetandik izan ditut askatasun eta berdintasun printzipioetan oinarritutako kezka politiko abertzaleak, eta horrexegatik naiz EAJ-PNVko militantea 1986tik.

Iñigo Bergés

Nire lanbide profesionalaren hasieran metalaren sektoreko kooperatiba bat fundatu nuen Irunen beste bi bazkiderekin batera, eta geroago hamar urtetik gora lan egin nuen Eusko Jaurlaritzarentzat segurtasunaren arloan. Azken urteetan trafiko buru gisa lan egin dut logistikako enpresa multinazional batean. Ilusio handiz egin dut bat EAJ-PNV taldearekin gure hiriak, Irunek, behar duen eta merezi duen norabide aldaketari nire ekarpena egiteko, ahal dudan neurrian, eta ziur nago guztion artean lortuko dugula.