Udal taldea


eaj-pnv irun
Gorka Álvarez Aranburu
Gorka Álvarez Aranburu naiz, Obrak, Mantentze lanak eta Azpiegiturak arloko eta Giza Eskubideak, Memoria Demokratikoa eta Lankidetza arloko ordezkari berria Irungo Udalean. Irundarra naiz, 40 urte ditut, ezkonduta nago eta bi alaba ditugu. Diplomaduna naiz Enpresa Zientzietan, eta oso gaztetandik nago afiliatua EAJ-PNVn. Gainera, hiriko hainbat gizarte erakundetako kide izan naiz eta jardunean jarraitzen dut haietako batzuetan. Diputatuen Kongresuan eta Bizkaiko Foru Aldundian lan egin dut, eta gaur egun, 2017tik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria naiz.
Politika ezinbesteko tresna da herrien garapenerako eta herritarren ongizaterako, eta udal politika kate beraren lehenengo maila da, maila baliotsuena: zerbitzu publikoarena.
Gorka Álvarez
Irun nire hiria da, nire erreferentea, eta nire ustez politika ezinbesteko tresna da herrien garapenerako eta herritarren ongizaterako, eta udal politika kate beraren lehenengo maila da, maila baliotsuena: zerbitzu publikoarena. Konprometituta nago ideia horrekin, nire hiriarekin, eta prest nago Udaletik lan egiteko Irun sendoagoa izan dadin, saretuagoa eta mundura irekia. 2023ko uztailetik aurrera Irungo Udalean Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko Bozeramailea izateko ohore aparta dut, egiazki harro egoteko modukoa beti hiriari eta EAJ-PNVren proiektu politikoari lotuta sentitu den batentzat.
Ilusio, indar eta, batez ere, erantzukizun handiz aurre egiten diodan erronka handia da: ilusio handia 40 urtetik gora nagusi izan diren Udal Gobernu Sozialisten proiektu politiko alternatibo baten buru izateagatik; indar handia talde handi batekin etorkizuneko erronka berri bati heltzeko eta herritarrei hiri honen alde eta hiri honentzat lan egiteko beste modu bat badela helarazteko; eta erantzukizun handia hiriko beharrei erantzungo dien tokiko proiektu politiko erakargarri eta partekatu bat eratzeko, atzean inor utzi gabe.

