Irungo Udal Taldea

Irungo EAJ-PNV

Carlos Martón Oronoz

Kaixo, Carlos Martín Oronoz naiz. Irunen sortu nintzen eta bi alaba ditut. Lehen ikasketak Txingudi Ikastolan egin nituen, eta ondoren Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin nituen Sarrikon, EHUn. Esperientzia handia dut enpresaren munduan, eskualdeko enpresetan gerente gisa lan egin baitut eta gaur egun Business Developper bainaiz BiokEko Taldeko enpresan.

Beti iruditu izan zait politikaren mundutik gauza asko egin daitezkeela eta gure hiria ere nabarmen hobetu dezakegula.

Carlos Martín

Bestalde, azken urteetan Irungo EAJ-PNVko Uri Buru Batzarreko kidea izan naiz. Beti iruditu izan zait politikaren mundutik gauza asko egin daitezkeela eta gure hiria ere nabarmen hobetu dezakegula; horrexegatik, ohorea da nire hiria ordezkatzeko aukera izatea. Nire ustez lan asko dago egiteko, eta gogotsu heldu diot bide honi, Irun berri eta hobeago baten alde lan egiteko prest.