‘Zurekin Irun’ aldizkariaren hirugarren alea Irungo herritarren etxeetan dago. Hiriari begira eta iazko mugarriak azpimarratuz, Irungo EAJ-PNVk hirugarren ale hau argitaratu du, Irungo kaleetan zehar postontzietan banatzen den bigarrena.

Hirugarren ale honetan, Irungo Euzko Alderdi Jeltzaleak, Gabonetako azalarekin, Irungo herritar guztiak zoriontzen ditu. Horrekin batera, udal arloko hainbat albiste nabarmentzen dira: 2026ko aurrekontua, non Irungo EAJ-PNVk aurrekontuaren % 50 baino gehiago kudeatuko duen hirian dagoen koalizio gobernuari esker; aurten aurrera eramango diren Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloko proiektuak (Gorka Álvarez bozeramaile jeltzalea da ordezkaria); eta Iñigo Berges jeltzaleak kudeatzen duen arlotik Udaltzaingoaren plantilla indartzea eta handitzearen berri ematen da. Gainera, Aitor Esteban Irungo EAJ-PNVko Uri Buru Batzarrarekin izan zuen topaketak bere lekua du aldizkarian.

Ohikoa denez, kontrazalean Irungo EAJ-PNVk aukera guztiak ematen dizkie herritarrei Euzko Alderdi Jeltzalearekin harremanetan jartzeko eta kexak, proposamenak eta iradokizunak helarazteko, guztion artean Irun hiri hobea izan dadin.

Irakur ezazu hemen ‘Zurekin Irun’ aldizkariko hirugarren alea: https://eajpnvirun.eus/zurekin-irun/

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV