Irungo EAJ-PNVk ‘Zurekin Irun’ aldizkariaren lehen alea kaleratu du, Gipuzkoako hainbat hirik herritarrengana tokiko eta lurraldeko informazioarekin hurbiltzeko bat egin duten programa. Guztira, 26.000 ale egin dira, Irungo etxeetan jada daudenak, talde jeltzaleak hiriarekin zerikusia dituen albisteak gertutik ezagutzeko.

‘Zurekin Irun’ aldizkariak, martxoan argitaratutako lehen zenbakiarekin eta zortzi orriko informazioarekin euskaraz eta gazteleraz, urte hasiera honetako hainbat albiste jasotzen ditu, Irungo Udalean Irungo EAJ-PNVk eta Irungo Sozialistek egindako gobernagarritasun akordioa nabarmenduz. Gobernu berriaren xehetasunak ezagutzeaz gain, Gorka Álvarez eta Jasone Ugarte jeltzaleek, Irungo EAJ-PNVko Udal taldeko bozeramaile eta Udal batzarreko presidenteak, Eusko Alderdi Jeltzalea Irungo Gobernuan sartu osteko balorazioa egin dute. Horrekin batera, Josu Iguiñiz, Iñigo Berges eta Maite Cortina ordezkari berriek, Gorka Álvarezez gain, Irungo herritarren aurrean aurkezteko eta legealdi honi begira dituzten erronkak azaltzeko tartea dute.

2025eko aurrekontua dela eta, otsaileko Ezohiko Osoko Bilkurak ere badu bere lekua. Irungo EAJ-PNVren
urtengo zuzenketak jasotzen dira eta, horrela, irundarrek gertutik ezagutuko dituzte talde jeltzaleak bultzatutako eta 2025ean gauzatuko diren proiektuak. Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak hirian dituen bi proiektu handiri buruzko informazioa argitaratzen da, hala nola osasun arloan aurrera emandako pausoak eta Hendaia, Irun eta Hondarribia lotzeko bide berriaren irekiera

Irungo Euzko Alderdi Jeltzaleak Irungo herritar guztiengandik hurbil egon nahi du horrela, hiriaren informazioa eta xehetasunak ezagutzeko aukera eskainiz. Irundarrek ideiak iradokitzeko sare sozialen eta eaj.pnv@irun.org posta elektronikoaren bidez talde jeltzaleari idazteko aukera dute, guztion artean Irun hobea eraikitzeko.

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV