Uztaileko ohiko Osoko Bilkuran, gaur goizean Irungo Udaletxeko Kapitulu Aretoan ezhoiko deialdian ospatua, 2024-2028 Kulturartekotasun, Immigrazio eta Bizikidetasun Plana onartu da. Irungo EAJ-PNVko zinegotzi eta Gizarte Ongizateko ordezkaria den Josu Iguiñizek aurkeztu eta defendatu duen saioko puntuak udal talde politiko guztien onarpena lortu du.

Plana azken urteetan landu da Gizarte Ongizate arloko hainbat ordezkariren bidez, baina Irungo EAJ-PNVren sarrerak Gobernuan proiektua aurrera eramatea ahalbidetu zuen, Udal Gobernu akordioaren ondoren bost hilabetera onartu dena. Talde politikoek, gizarte eragileek eta langile teknikoek parte hartu dute hausnarketan Kulturartekotasun, Immigrazio eta Bizikidetasun Plan hau aurkeztu ahal izateko.

20 helburu operatiboren betetzea eta 56 ekintzaren garapena aurreikusten da. Nabarmentzekoak dira Kulturartekotasuneko erakundeekin harremanak ezartzea eta udalerriako beste erakunde batzuekin, Lanbide bezalakoekin, lankidetza sarea indartzea; kulturartekotasunarekin lotutako elkarte sare batekin lan egitea eta haien parte-hartzea sustatzea Irungo gainerako elkarteekin batera bizikidetasun, aniztasun, tratu-berdintasun eta diskriminaziorik ezaren esparruan; eta hezkuntza zentroekin lankidetzan aritzea eta etorkin pertsonen gizarte-lan txertaketa eta enplegu-gaitasun hobekuntza prozesuetan parte hartzea, besteak beste.

Irungo EAJ-PNVko zinegotzi eta Gizarte Ongizateko ordezkariaren Josu Iguiñizen hitzetan, “Udalak hamarkada bat baino gehiago darama bizikidetasunaren etengabeko hobekuntzan eta herritarren kultur aniztasunaren kudeaketa egokian lanean, baina orain kultur aniztasuna gaurkotasunera egokitzen laguntzeko tresnak behar ditugu, pertsona guztiek irundarren egunerokotasunaren eraikuntzan benetako parte-hartzea izan dezaten. Lanean jarraituko dugu hiria beti izan dena izaten jarrai dezan: etorkin pertsonek batzen duten eta Irun modu kulturalean, sozialean eta ekonomikoan aberasten duten hiria. Azken finean, pertsona guztien artean eta pertsona guztientzat egindako hiria”.

Informazio gehiago: https://www.irun.org/eu/berriak/udal-gaurkotasuna/17147-udalak-martxan-jarri-du-kulturartekotasun-inmigrazio-eta-bizikidetza-plan-berria

Euskeraren alde

Gainera, herritarrekin dituen harremanetan euskararen normalizazioan aurrera egitea oztopatzen duten hainbat artikulu indargabetzen dituen Auzitegi Gorenaren azken epaiaren ondoren, bozeramaile jeltzaleak, Gorka Álvarezek, eskatu du “Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek eta tokiko erakundeek, eta bereziki Irunek, azken urteetan egindako lanarekin jarrai dezaten euskararen normalizazio politikekin aurrera egiteko, irundarren hizkuntza eskubideak bermatuz”.

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV