Urriko Ohiko Osoko Bilkuran talde politiko guztiek aho batez onartu dute Irungo Udaleko lanpostuen zerrenda berria; bertan, urtea amaitu baino lehen, Udaltzaingoak zortzi plaza berri izango ditu langile berrientzat: komisario buru bat, komisariorde bat, ofizial bat, bi ofizialorde eta bost agente. Neurri hori Iñigo Berges Herritarren Segurtasun eta Bizikidetzarako ordezkari jeltzaleak aurkeztu zuen, eta hemendik agintaldiaren amaierara bitartean 15 langile gehiago izango direla iragarri zen.
Bergesek berak Osoko Bilkuran adierazi duenez, “neurri hau ez da oraingo ahalegina, etorkizunera begira urrats estrategikoa baizik, gure hiria leku seguruagoa eta hurbilagoa izan dadin. Horrela, herritarrek segurtasunaren arloan dituzten kezka eta eskaerei erantzuten diegu, eta konpromiso hori funtsezkoa da Irungo EAJ-PNVren eta Irungo Sozialisten arteko gobernu-akordioan”.
Udalbatzak aho batez onartu du neurri hori, “borondate anitzen batasunaren isla”; izan ere, hiriko talde politikoek eta gizarte-erakundeek ahaleginak batu dituzte “hurbiltasuneko, profesionaleko eta baliabide handiagoko eta hobeagoko” Udaltzaingoan lan egiteko, Iñigo Berges ordezkariak zehaztu duenez.
Beste akordio batzuk
Gainera, urriko Ohiko Osoko Bilkuran, 2026ko ekitaldirako zergen eta tasen aldaketa onartu da, gaitasun ekonomikoaren ordainketa kontuan hartuta, eta Plan Orokorraren aldaketa puntuala Hegoaldeko Ingurabidearen 6.2.09 eremuan eta loturaren behin-behineko onarpena.



