Urriko Osoko Bilkuran Udaltzaingoaren plantilla pixkanaka handitzea onartuko da. Horren arabera, agintaldia amaitu arte, 2027an, 15 agente gehiago sartuko dira. Neurri horrekin, gaur egungo 104 polizia izatetik 119 izatera pasatuko da, % 15eko igoera suposatzen duena, hirian segurtasun hobea eta handiagoa lortzeko.
Irungo EAJ-PNVk urteak daramatza hau eskatzen eta Irungo Udalean jeltzaleen eta sozialisten arteko koalizio Gobernu akordioan finkatutako eta 2025eko aurrekontuetan adostutako gakoetako bat da. Orain, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen duen Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloak berregituraketa berri bat izango du Aginteen katean urte honetatik aurrera. Langileen gehikuntza mailakatua izango da: 2025etik aurrera zortzi plaza sortuko dira langile berrientzat, horien artean komisario buru bat, komisariorde bat, ofizial bat, bi ofizialorde eta bost agente, eta 2026tik 2027ra bitartean beste zazpi postu gehituko dira agente gehigarrientzat. Horrela, aginte-egitura ere indartu egiten da, eta horrek unitate eta zerbitzu-txanda guztiak hobeto koordinatzea ahalbidetuko du.
Iñigo Berges ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez, “berregituraketa horrek Udaltzaingoaren baliabideak hobeto antolatzea ahalbidetuko du, hirian segurtasun hobea eta handiagoa bermatzeko helburua betez. Apustua argia da eta aurrera egiten jarraitzen dugu plantilla eraginkorragoa izateko eta Irun bezalako hiri bateko egoerei aurre egin ahal izateko”.
Informazio gehiago, hemen.



