Proiektu estrategikoak
Obrak
Herritarren kexa txikien eta handien berri izatea
Irun herritarrek egiten dute, eta horrexegatik egon behar dugu pertsonengandik hurbil. Obrak, Mantentze lanak eta Azpiegiturak arloko ordezkari Gorka Álvarezekin Irungo EAJ-PNVk herritarrengandik are hurbilago egoten jarraituko du, Irun hiri hobea egiteko haien kexak eta iradokizunak aintzat hartuz. Erraztu egin behar dugu herritarren egunerokoa, eta hain zuzen ere horrexegatik jardun behar dugu pertsonak kezkatzen dituzten kontu txiki horietan, hiriko esku hartze handiak alde batera utzi gabe. Hortxe jarri behar dugu fokua eta, adibidez, hobetu egin behar ditugu zuhaiztiari, lorategiei eta oinezkoen bideei dagozkien kontuak.
Burura eraman beharreko azpiegitura garrantzitsuak ditu Irunek, hiria hazaraziko dutenak, hala nola Irugurutzetako Meategi Barrutiaren berrikuntza edo Oiasso Erromatar Museoko terma berriak. Lehenbailehen heldu beharreko proiektuak dira, horien irekiera mugarri bat izango baita Irunentzat, eta erakargarritasun handiagoa lortuko baitu kulturari eta turismoari dagokienez.