Irun hiri hobea egiteko plana

Proiektu estrategikoak

Irungo Udaleko udal taldea osatzen dugunez, irundarren beharrei erantzungo dieten proiektuak gauzatzeko konpromisoa dugu herritarren aurrean. Ez dira gutxi ezin gehiago atzeratu daitezkeen kontuak, eta iritsi da aspalditik geldirik dauden hainbat proiektu gauzatzeko unea.

Proiektu gehiago

Urteak dira kalitatezko kirol ekipamendurik ez dugula, eta horrek mugatu egiten du kirol kluben eta jendearen eguneroko jardun egokia, eta zaildu egiten du hirira lehiaketa ofizialak erakartzea. Irungo Euzko Alderdi Jeltzalekook beti aldarrikatu izan dugu Irungo kirolaren Plan Estrategiko bat egiteko premia, eta, ondorioz, Ekipamenduen Plan bat adostea, hiri gisa lehenestera eramango gaituzten irizpide teknikoen eta ekonomikoen arabera.

Nabarmendu behar da zor historiko baten eta bete gabeko konpromiso batzuen ostean, hala nola 1993ko erakundeen arteko hitzarmena,Udalak konpromisoa hartu baitzuen Plaiaundiko parke ekologikoko kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzeko,kokaleku hori definitu dela gure taldean egindako lanari esker. Horrexegatik, Irungo EAJ-PNVtik apustu egiten dugu Txenperenean kirol instalazio egokitu eta moderno berrien eraikuntza bultzatzearen alde, inolako zalantzarik gabe eta gehiago luzatu gabe.

2025ean ikusiko ditugu Bidasoa eskualderako Osasun Plan Integralaren aurreneko ekintzak.Plan hori hainbat erakunderen eta gizarte eragileren artean egindako lana da gure hiriari estaldura hobea emate aldera. Bidasoa Eskualdeko Ospitalean jada hasiak dira bertako kirurgia blokerakolanak: azken belaunaldiko ebakuntza gelak izango ditu gure eskualdeko beharrei erantzun egokia emateko.

Irungo EAJ-PNVtik indarrak bildu ditugu osasun estaldura Irungo herritarrentzat arazo bat izan ez dadin. Luze gabe ikusiko ditugu Oñaurreko osasun zentroa eta, Bidasoa Institutuaren ondoan, erdialdeko hirugarren anbulatorioa eraikitzeko lehendabiziko urratsak,Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin batera ari garelarik.

Hirira iristeko sarbideak hobetuta, gogotik lan egingo dugu herritarrek Irunera sartzeko eta Irundik irteteko egunero jasaten dituzten auto ilarak gutxitzeko. Hiria alderik alde igarotzen duten motordunen trafiko bolumen handiaren aurrean, Irunek pasoko trafikoarentzat hiria inguratuko duten eta hiri barnea behar bezala saretuko duten azpiegitura egokiak izan behar ditu. Hegoaldeko Saihesbidearen helburua da hiriaren hegoaldeko eta ekialdeko auzoetarako(Larreaundi, Alde zaharra, Duboa, Artia eta Arbes)irisgarritasuna hobetuko duen bide berri bat finkatzea hiri barneko bideak erabili behar izan gabe. Irungo Udaletik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, saihesbide horren eraikuntza sustatu beharko dugu.

Vía Irun da XXI. mendeko hiriko hirigintza iraultza handia, 76.000 m2 hiria eta ekonomia berritzeko, hiri gehiago sortzeko:geltoki intermodala (bertan bilduko dira aldirietako trenak, abiadura handikoak, topoa eta autobusak), jarduera ekonomikoak, etxebizitzak, ekipamenduak… Berriki sinatutako Trenbideak Integratzeko Protokoloak EAJ-PNVren eta hiriaren eskaera historiko bati erantzungo dio. Trenbideen integrazioak esparruaren antolamendu osoa birplanteatzea ekarriko du, eta espazio horren inguruan adostasun berrietara iristea ahalbidetuko du.

EAJ-PNVn uste dugu eremua birplanteatzea funtsezko urratsa dela aurreikusitako antolamendua hobetzeko, eta azterlan teknikoek irtenbide berriak proposa diezazkiokete pasabideaeraikitzeko planteamenduari (talde jeltzalearen apustua), trenbideen eremuak historikoki bereizitako bi aldeak lotu ditzakeelako, hiria josiz eta barne mugikortasuna hobetuz.

Gainbehera doa gertuko merkataritza.. Teknologia berriek, denbora urriak eta erosteko ohitura berriek hiri orotan kaltetzen dute gertuko merkataritza. Ondorioz, saltoki asko ixten ari dira, batez ere Irunen, lurralde osoko saltokien itxiera ehunekorik handiena Irunen gertatzen ari baita.

Hala bada, Irunen, erakarmen txikiko saltokiak ari dira okupatzen ixten ari diren lokalak, pixkanaka galtzen ari dira Gipuzkoako betiko bezeroak, Irun galtzen ari da bere erakargarritasuna hiri gisa, eta gainbehera doa beti izan duen kalitatezko merkataritza.

Elkarteek eragile aktibo izan behar dute, eta, horretarako, Udaletik bultzatu behar dugu eragile horiek jokatu behar duten rola kalitatezko merkataritza berreskuratzeko.. Esate baterako, funtsezkoa da elkarteekin lankidetza hitzarmen berri bat egitea, ekitaldiak antolatzeko, salmenta estrategiak finkatzeko eta Nafarroako zein Iparraldeko bezeroak berreskuratzeko, merkataritzak eskaintzen duen zerbitzua eta arreta hobetzeko eta online merkataritzarekiko lehiakortasuna hobetzeko konpromisoa hartuta.

Irungo EAJ-PNV