Irunen egin daotsailak 18ko arratsaldean Basque Segurtasun Foroaren 16. saioa. Bertan, Irun eta Hondarribiko 60 ordezkari instituzional, sozial eta ekonomiko baino gehiago bildu dira Bidasoaldeko eskualdeko segurtasun-egoera aztertzeko. Parte-hartzaileek beren diagnostikoak, esperientziak eta proposamenak partekatu dituzte, eremuan bizikidetza eta koordinazioa indartzeko asmoz.
Jardunaldia Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eta Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak zuzendu dute, eta Irun udal-ordezkari jeltzaleak diren Gorka Álvarez, Iñigo Berges, Josu Iguiñiz, Maite Cortina eta Irene Kastezubi. Gainera, hainbat eragilek parte hartu dute: erakunde sozialek, agente ekonomikoek, auzo-elkarteek eta segurtasunaren zein kudeaketa publikoaren arloko profesionalek; besteak beste, udalak, justizia-administrazioa, babes zibileko boluntariotza, Ertzaintza, udaltzaingoa, Osakidetza, alderdi politikoak, elkarteak, enpresak eta kirol-klubak.
Topaketaren izaera zeharkakoak aukera eman du segurtasuna ikuspegi polizialetik harago lantzeko, prebentziozko, komunitario eta sozialeko ikuspegietatik ere jorratuz, eta erakundeen arteko lankidetzan arreta berezia jarriz. Saioan, Bidasoaldeko hiri- eta mugaz gaindiko eremuari eragiten dioten egungo erronka nagusiak aztertu dira, hala nola larrialdien kudeaketa, klima-aldaketaren eragina, ziberkriminalitatea, emakumeen aurkako indarkeria, drogen trafikoa eta kontsumoa, baita trafikoari lotutako arazoak ere, besteak beste.
Parte-hartze prozesua Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hamaseigarren bilera izan da, aurretik Mungialdean, Goierrin, Debagoienan, Meatzaldean, Arabako Errioxan eta Arabako Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Ezkerraldean, Debabarrenean, Enkarterrin, Araban eta Gipuzkoan egindako saioen ondoren.
Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak



