Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Irunen izan zen joan den astean, Irungo eta Hondarribiko udal ordezkariekin biltzeko eta Bidasoa eskualdeko errealitatea gertutik ezagutzeko. Bisitan, bi hirietako zinegotziekin eta bi Uri Buru Batzarrekin bilera bat egiteko aukera izan zuen eta, horrez gain, Oiasso Erromatar Museoan hitzaldi bat izan zuen afiliazioarekin.

Plaiaundiko kirol pistak Txenpereneara eramatea eta hiriko segurtasuna izan ziren landutako gai nagusiak. Aitor Estebanek Irungo kezka, arazo eta proiektu estrategikoak ezagutzeko aukera izan zuen. Elkarlana ezinbestekoa da Irun hobea eraikitzen jarraitzeko!

Aitor Esteban: “Bizikidetzari, merkataritzari, gazteriari edo nortasunari buruzko elkarrizketa zintzoa kargu publikodunekin eta udalerriko eragileekin; jendearen bizitza hobetzeko gaude politikan. Eta gure afiliatuekin bildu gara, konpromisoa komunitatean elikatzen dela baieztatzeko. Eskerrik asko Irun, ekarri dudana baino askoz gehiago eramaten dut!”.

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV