Korrikaren 24. edizioa Euskal Herri osoa mugiarazten ari da, eta martxoaren 24ko goizaldean igaro da lehen aldiz Irundik, martxoaren 25eko goizaldean berriz ere igaroz. Irungo EAJ-PNVk eraman du lekukoa 1.311. kilometroan, Faisaien uhartearen parean hartu eta Zaisa eraikinaren parean utzita.
Gorka Alvarez, Maite Cortina eta Josu Iguiñiz jeltzaleek eraman dute lekukoa ilusioz eta harrotasunez, Irunek ere euskaraz hitz egin eta komunikatu nahi duela aldarrikatuz.
TIPI-TAPA, KORRIKA! EUSKARA GARA!

Enlaces de interés


