Xabier Txapartegi Larrañagak, Irunen demokrazia garaiko lehen alkatea izan zena (1979-1983), omenaldi bat jaso zuen abuztuaren 16an, larunbata, Alde Zaharra – San Juan Elkartearen eskutik XII. Txapelaundi Saria jasoz. Santa Elena kalean jaiotako jeltzaleak, Eusko Alderdi Jeltzalearekin eta Irunekin beti egon denak eta oraindik ere konprometituta dagoenak, merezitako errekonozimendua jaso zuen bere auzo eta hiriaren aldetik.
Zorionak, alkate!

Xabier Txapartegi eta bere arreba Mari Carmen Txapartegi Gorka Álvarez (Irungo EAJ-PNVko bozeramailea), Noël d’Anjou (Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako Sailburua) eta Maite Cortinarekin (Irungo EAJ-PNVko zinegotzia) batera



