Aste honetan Tokiko Gobernu Batzordeak Txenperenea eremuko Hirigintzako Jarduketarako Programaren
hasierako onarpena adostu du, Plaiaundiko kirol pistak ingurune berri honetara lekualdatzea ekarriko duena. 2018ko ekainean Irungo EAJ-PNV taldeak, Sí Se Puede Irun eta Irungo EH Bildurekin batera, aurkeztutako proposamena errealitatetik gertuago dago, Irungo Udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura Sailak, Gorka Álvarez jeltzaleak eta Irungo EAJ-PNVren bozeramaileak buru dagoela, programa aste honetako Tokiko Gobernu Batzordean sartu ondoren

Programak hiru fasetan banatuko den aurreproiektua aurkezten du, lehenengoa Plaiaunditik Txenpereneara kirol-pistak lekualdatzea izango delarik. Puntu horretara iristeko, hainbat aurrerapauso eman dira Irungo EAJ-PNVk Txenperenea kirol-pisten kokalekua izateko egindako proposamenaren ondoren:

  • 2018ko ekainean, Irungo EAJ-PNV taldeak, Sí Se Puede eta Irungo EH Bildurekin batera, Plaiaunditik
    Txenpereneara pistak eramatea proposatu zuen, 2018ko abenduko Osoko Bilkuran mozio bateratu bat
    aurkeztuz
    . Irungo sozialisten abstentzioarekin eta Talde Popularraren ezezkoarekin onartu zen
  • 2022ko apirileko eta 2024ko urtarrileko osoko bilkurek aho batez onartu zuten Txenperenearen antolamendua.
  • 2023ko abenduko Osoko Bilkurak behin betiko onartu zuen eremuaren Hiri Antolamenduko Plan
    Orokorraren aldaketa
  • Joan den otsailean, Irungo Udaleko talde politiko guztiek mozio bat onartu genuen hiriko kirol-instalazioei
    buruz, eta Txenperenea da aurrera jarraitu beharreko proiektuetako bat. Irungo EAJ-PNVk Txingudiko Plan
    Bereziaren Mahaiaren deialdia eskatu zuen, pistak Txenpereneara eramateko behin betiko martxan jartzeko.

Horrez gain, Irungo EAJ-PNVk askotan eskatu dio aurreko Gobernuari Txenperenearen inguruan aurrerapausoak emateko. Orain, jeltzaleak egungo Udal Gobernuan daudela, behin betiko urrats berri bat dator lekualdaketa errealitate izan dadin. Bidasoa Atletiko Taldeak eta Txingudi Errugbi Klubak urteak daramatzate sufritzen, eta instalazio horiek ez datoz bat ez bi kluben tamainarekin, ez euren kirol-proiektuekin. Bada garaia hiriak bi erakundeei gizarte eta kirol arloetan hazten jarraitzeko aukera emango dien instalakuntzak sortzeko.

Etorkizuneko lekualdaketa honekin, Plaiaundik bere erakargarritasun naturala handitzen jarraitzeko aukera izango du padurak berreskuratuz, Irunek duen eta babestu behar den biodibertsitatearen altxor handia Irungo EAJ-PNVk Irun hiri hobea bilakatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du eta jarrera politiko berri honetatik Irungo herritarren interesen alde lan egingo du, Txenpereneako Hirigintzako Jarduketa Programarekin gertatu den bezala.

Interesgarria iruditzen bazaizu, partekatu albiste hau

Irungo EAJ-PNV