Proiektu estrategikoak
Segurtasuna
Udaltzaingoaren plantilla handitzea
Irundarrak kezkatzen dituen premiazko gaia da segurtasuna. Segurtasunik ezaren pertzepzioa gero eta handiagoa da, eta 2024ko aurrekontuetan Bizikidetza eta Segurtasun Plana sartuta bazegoen ere, oraindik asko dira heldu gabeko kontuak. 2025eko ekitaldiari dagokionez, Irungo Udalean onartu egin da datozen hiru urteetan Udaltzaingoan beste 12 agente gehitzeko egin dugun proposamena, urtero lau agente, modu horretan zerbitzu egokia eskaintzeko.
Gainera, 2025erako proposatu genuen aurrekontuetan aintzat hartzea Mendibil eta Sargia parkeak bezalako eremuetan segurtasun kamerak jartzea eta hiriko gune kritikoetan botoi moreak instalatzea.
Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako arlotik, Irungo EAJ-PNVko ordezkari Iñigo Bergések gidatuta, herritarrekin eta gizarte eragileekin batera lan egin behar dugu segurtasunik ezak eragindako arazo hau gainditzeko. Konpromisoa hartzen dugu hiriko kaleetan agente gehiago jartzeko, bereziki gune gatazkatsuetan. Irundar guztiok larriki kezkatzen gaituzten gai horietan herritarren ondoan egon behar dugu.