Proiektu estrategikoak
Euskara
Gure kaleetan euskararen erabilera sustatzea
«Euskara da euskaldun egiten gaituena». Halaxe dio Oskorriren kanta ezagunak, eta halaxe sentitzen dugu EAJ-PNVn. Euskara da gure hizkuntza, gure arbasoen ahozko tradizioari esker gure garaira iritsi den munduko hizkuntza zaharrenetako bat. Euskarak jakin du mendeetan zehar egokitzen, eta, gaur egun, ezin hobe komunikatzeko balio dezake XXI. mendeko irundar gizartean.
Euskara etxeetatik, ikastoletatik, euskaltegietatik eta abarretik irten eta Irungo kaleetara eta plazetara zabaldu behar da, hiriko eguneroko hizkuntza bihurtu behar da. Eta horretan guztian asko du egiteko Irungo Udalak: Bizitzaren etapa guztietan euskara bultzatzeko programak, euskara indartzeko eta euskararen paisaia bultzatzeko eragile aktibo izateko konpromisoa hartzea… Irungo EAJ-PNVk, Euskara arlotik, gure ordezkari Josu Iguiñizek gidatuta, euskararen erabilera sustatuko duten jarduerak bultzatuko ditu, gure hizkuntza euskara baita eta Euzko Alderdi Jeltzalearen DNAn txertatuta baitago.